viernes, 21 de noviembre de 2008


Zoritxarrez, ikertuta dago, hitz moteltasuna eskola traumatismoaren kausetako bat dela.


Ume ugarik tristuraz kontatzen dute beste umeengandik jasaten dituzten burlak, irakasleek ulertzen ez dituztela eta nota baxuak jartzen dizkietela irakurtzean, toteldu egiten baitute, irakasleek galdetzerakoan izaten duten lotsa erantzuteko denborarik ez uztean...



Sarritan, ohikoa izaten da irakasleak ere gustora ez egotea, haserretzea, triste sentitzea ume totelen aurrean, eta beraz, babestu nahi izatea edo hitzegiteko presa sartzea, bere ordez esaldia bukatzea edo hobeto nola hitzegin esatea.



Hori dela eta, irakasle askok euren buruei galdetzen diete ea nola jokatu behar duten horrelako umeekin gelan, nola tratatu behar dituzten, nola lagun diezaieketen, zer egin behar duten gainontzeko umeek iseka eginez gero edo barre egiten badiete edo klasean irakurri arazten badiete.



Guzti honen jakituria eta irakaslearen ulerkortasuna nahikoa da totela den ume bat gustora sentitzeko.



Horrela, garai zailenetako batean lagunduko genieke.





ZER DA HITZ MOTELTASUNA?




Hitz moteltasuna hitz egitearen jariakortasunaren etenaldia da eta honi tentsio muskularra, beldurra eta estresa batzen zaizkio.



Ezaugarrietako batzuk hauek dira:soinuen, silaben edo hitzen errepikapena, luzatzen eta geldialdiak. Ezaugarri hauek era desberdinetan ager daitezke. Batzuetan umeek berba egiteko esfortsua egiten dute, lotsatu egiten dira, deseroso sentitzen dira, tentsioan jartzen dira, buruarekin mugimenduak edo keinuak egiten dituzte, kliskatu egiten dute edo kopetilun jartzen dira.






ZEIN DA TOTELTASUNAREN KAUSA?




Toteltasuna genetikoa dela esaten da, faktore sozialak, psikologikoak... parte hartzen dutelako. Totelak beste edozein ume bezain jakintsuak edo azkarragoak direla esatea beharrezkoa da.



Bi eta bost urte bitarteko eta lehen hezkuntzako umeen toteltasuna bereizi behar da.





UMEA HAUR HEZKUNTZAN ( bi bost urte)




Toteltasun kasuetako %80-a bi eta bost urte bitarteko umeetan ematen da. Hala ere, ustekabekoa ere izan daiteke. Garai zailenetako bat izaten da umea lenguai trebetasuna garatzen ari direlako. Errepikapenak normalak dira. Ume horiek horrelako hitzak errepikatzen dituzte: ba-baina; ni-niri; no-noiz...

http://www.ttm-espana.com/










No hay comentarios: