- Adi entzun behar dugu umeak esan nahi diguna, edukiari erantzunez eta ez esateko moduan.
- Hitz egiten digunean kontaktu bisuala mantendu behar da.
- Ez diegu berbak amaitzeko presa sartu behar.
- "Astiroago hitz egin", "ez urduri jarri" eta horrelako komentarioak saihestu behar dira. Izan ere, horrela, urduriago jarriko da eta pentsatuko du hitz egiteko era ebaluatzen ari gatzaizkiola.
- Ez gara zorrotzegiak izan behar toteltzen duten umeekin.
- "Ondo egina", "zorionak", "hobeto hitzegiten ari zara" eta horrelako esaldiak ez dizkiogu egin behar.
NOLA LAGUN DEZAKE IRAKASLEAK
Irakasleek betetzen duten lana oso garrantzitsua da trastornoak aurkitzeko orduan. Umeek ordu asko pasatzen dituzte eskolan eta sarritan, hauek igartzen dute zailtasun hau. Une horretan egin behar dena berba egitea da, etxean zerbait arraroa igartzen duten galdetzea eta horrela familian zerbait gertatzen ari den jakiten dute. Irakasleak esaten die ea ume horri terapeuta aditu batengana joan behar den ala ez. Itxarotea egin daitekeen gauzarik txarrena da, izan ere, ahalik eta arinen esku hartzea da onena, emaitza handiena lortzeko.
Denok dakigu benetan ez dagoela ume berezi horiek tratatzeko errezeta bat. Ume horiek pertsonalitate, beharrizan eta problemak dituzten beste ume batzuk bezalakoak dira. Batzuei asko gustatzen zaie hitz egitea, beste batzuei ez, batzuk arduratu egiten dira eta beste batzuei berriz ez.
Laguntzeko era umeak erakusten digun erosotasun nibelarekin lotuta dago. Kideekin eroso dagoela erakusten badu eta onartuta sentitzen bada, egin behar duguna egoera hori eustea da. Alderantziz, umeak ahots altuan irakurtzerik nahi ez badu eta begietara begiratzerik nahi ez badu, beste estrategia batzuk topatu beharko dira.
Irakaslean papera oso garrantzitsua da, izan ere, besteek gure pausoak jarraituko dituzte.
Umeak bere arazoa dakigula jakin behar du eta laguntza behar izanez gero hor egongo garela. Ahalik eta erarik normalenean zainduko dugu eta terapeutak emandako informazioa kontutan hartuko dugu.
http://www.ttm-espana.com/
No hay comentarios:
Publicar un comentario