jueves, 20 de noviembre de 2008



HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK



Aupa denoi!
Gaia hautatzerako orduan asko pentsatu ondoren, nire blog-a enfokatzeko oso interesgarria den gaia hautatu nuen. Interesgarria ez niretzat bakarrik, baita irakaskuntza munduan sartuta dauden beste guztientzat ere.
Jorratuko dudan gaia “Ume totelak” deiturikoa izango da.
Irakasle izango garen bezala, batek baino gehiagok galdetuko zuen nola irakatsi beharko zitzaiekeen, zer egin kasu berezi horietan eta nola aritu ume ezindu baten aurrean.
Nik gutxienez askotan pentsatzen dut ea zer nolako umeak tokatuko zaizkidan, ezinduak izango diren edota ea lagundu ahal izango ditudan.
Espero dut nire orria irakurtzen duzuenean berau lagungarria izatea eta denen esfortzu eta lanarekin ume hauen bizitza pixka bat hobetzea bai eskolan eta baita gelan bertan ere.

No hay comentarios: