IRAKASLEENTZAT AHOLKUAK
- Hitz-moteltasunak umearen jakiturian eraginik ez duela jakitea, besteak bezala ikas dezaketelako. Ikasleak ez du toteltzea saihetsi behar, modu naturalean totel dezan utzi behar zaio, tentsiorik gabe.
- Toteltzea saihesten badu, bere autoestimua jaitsi egingo da
- Blokea ez dadin ez estimulatzea: hankekin jotzea, atzamarrak kliskatzea, arnasa sakon hartzea...
- Hitz egiteko beharrezko denbora uztea...
- Hitz egiten amai dezan itxaroten gaudela ez sentitzea
- Edukia forma baino gehiago baloratzea
- Hizkuntza ez zuzentzea
- Bere mezua ez oztopatzea, esaten dabilena ez amaitzea
- Kritikatu gabe lasai egotea
- Bere izakerako onena "destakatzea" beste kideengandik
- Taldeko lanetan eta eztabaidetan parte hartzera bultzatzea
- Bere jarrera berbala denbora guztian ez ebaluatzea
- Klasean laguntzea
- Antzezlanetan parte hartzea
- Eskola ospakizunetan parte hartzera bultzatzen baina ez behartzea
- Zerbait irakurtzean aurpegi, arraroak ez jartzea
- Nola lagun diezaiokegun galdetzea
- Onartzea eta maitatzea, ez baita gaixoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario