sábado, 29 de noviembre de 2008
- Adi entzun behar dugu umeak esan nahi diguna, edukiari erantzunez eta ez esateko moduan.
- Hitz egiten digunean kontaktu bisuala mantendu behar da.
- Ez diegu berbak amaitzeko presa sartu behar.
- "Astiroago hitz egin", "ez urduri jarri" eta horrelako komentarioak saihestu behar dira. Izan ere, horrela, urduriago jarriko da eta pentsatuko du hitz egiteko era ebaluatzen ari gatzaizkiola.
- Ez gara zorrotzegiak izan behar toteltzen duten umeekin.
- "Ondo egina", "zorionak", "hobeto hitzegiten ari zara" eta horrelako esaldiak ez dizkiogu egin behar.
NOLA LAGUN DEZAKE IRAKASLEAK
Irakasleek betetzen duten lana oso garrantzitsua da trastornoak aurkitzeko orduan. Umeek ordu asko pasatzen dituzte eskolan eta sarritan, hauek igartzen dute zailtasun hau. Une horretan egin behar dena berba egitea da, etxean zerbait arraroa igartzen duten galdetzea eta horrela familian zerbait gertatzen ari den jakiten dute. Irakasleak esaten die ea ume horri terapeuta aditu batengana joan behar den ala ez. Itxarotea egin daitekeen gauzarik txarrena da, izan ere, ahalik eta arinen esku hartzea da onena, emaitza handiena lortzeko.
Denok dakigu benetan ez dagoela ume berezi horiek tratatzeko errezeta bat. Ume horiek pertsonalitate, beharrizan eta problemak dituzten beste ume batzuk bezalakoak dira. Batzuei asko gustatzen zaie hitz egitea, beste batzuei ez, batzuk arduratu egiten dira eta beste batzuei berriz ez.
Laguntzeko era umeak erakusten digun erosotasun nibelarekin lotuta dago. Kideekin eroso dagoela erakusten badu eta onartuta sentitzen bada, egin behar duguna egoera hori eustea da. Alderantziz, umeak ahots altuan irakurtzerik nahi ez badu eta begietara begiratzerik nahi ez badu, beste estrategia batzuk topatu beharko dira.
Irakaslean papera oso garrantzitsua da, izan ere, besteek gure pausoak jarraituko dituzte.
Umeak bere arazoa dakigula jakin behar du eta laguntza behar izanez gero hor egongo garela. Ahalik eta erarik normalenean zainduko dugu eta terapeutak emandako informazioa kontutan hartuko dugu.
http://www.ttm-espana.com/jueves, 27 de noviembre de 2008
Klasean galderak egiten dituen bitartean, toteltzen duen ikasleari lagun diezaioke, taldean integratu arte, eskua altzatzen duenean bakarrik galdetuz, hitz gutxitan erantzun ditzakeen galderak eginez.
Lehenengo ume totelak erantzutea tentsioa eta kezka saihesteko. Beste ikasleei erantzuteko beharrezko duten denbora erabil dezaketela esatea.
Irakurtzerakoan kideen aurrean deseroso sentitzen bada bakarka deseroso sentitzen den galdetu eta berarekin batera lan egiteko modua adostu, bi pertsonen artean irakurriz (klase guztia) edo nahi duenean eskua altzatzea.
Hori arazo larria da ume totelentzat eta hori dela eta horrelako egoera batean nola jokatu jakitea beharrezkoa da, izan ere, egoera honek min handia eta tristura sortzen ditu.
Isekak eta burlak izugarriak izan daitezke ume hauengan bere autoestimua jaitsiaraziz, eskolako errendimendua jaitsiz, baztertuak izanez, deprimituz eta bakarrik sentituz. Guzti honek heldutasunean lagun diezaiekete.
Ondorio horiek hain latzak dira, umeek hizkuntzaren aurka borroka egin arte. Beraz, gehiago totelduko dute euren lotsa hasiz eta toteltzea galarazi nahi izatea.
Irakasleak esperientziak eta isekatuak izatean nola sentitzen diren azaltzeko aukera eman behar die ikasleei. Erresetuari eta ulertzeari buruz hitz egin behar zaie. Arazo ezberdinei buruzko ariketak proposatu behar dizkiete, horien artean, hitz-moteltasuna,edo irakaspen duten ipuinak irakurtzea. Kideen batek isekatzen jarraitzen badu, gurasoei deitu eta hitz-moteltasuna umeentzat problema serioa dela eta burlak kalte larriak eragin diezazkietela azaldu behar zaie. Ez dira zigortu behar, izan ere, horrek ez du ezer konponduko. Erratuta daudela ikusarazi behar zaie eta beste era batera jokatuz lagun dezaketela azaldu.
Noizbehinka begiratzea joko ez berbalak egitea...
Adin honetan errepikapenak egiteaz gain, blokea ez daitezen forma berriak garatzen dituzte. Adibidez, irakurtzera badoa ez du ahots altuan irakurriko, zerbait eskatu behar badute besteen bati aginduko diete eskatzeko, beste umeak bera gehiago geldiarazten badu, ume horrekin hitz egitea saihestuko du...
Adin honetan, umearentzat garrantzitsua da onartuak izatea beste umeen moduan. Toteltzen duen umea taldetik bota dezakete eta ez onartua izan daiteke. Gainera, beste umeen bromei, iseki eta barreei aurre egin behar diete.
Umea lotsatu egiten da eta totela izanagatik ezberdin sentitzen da, horregatik, blokeatzea saihestea nahi izaten du, aurrez esandako sistemak erabilita.
Ume hauek, laguntza behar dute, pribatuan berba egitea eta zu bere irakaslea zarela janinarazte eta baita gelditzen bada ez zaizula axola, nola sentitzen den jakiteko hitz egin diezazula, zer pentsatzen duen eta zer duen gustoko. Horrela, gustora sentituko da eta irakasleak ulertzen duela ikusiko du, izan ere, umearentzat, oso garrantzitsua da onartua sentitzea eta irakasleak ulertzen duela jakitea.
Honek, bere etorkizuna bideratuko du.
www.ttm-espana.comIrakasleak maitasuna erakutsi behar du eta txarto egiten dabilela ez dio ikusarazi behar, izan ere, horrela umea gutxi hitzegiten hasiko da, beldurra sentituko du baztertua izateagatik, berbak aldatuko ditu... Lar eskatzen bazaie lortzen den gauza bakarra umeak errepikatzea saihestu nahi izatea eta berba egiteko esfortsua egitea eta berba egiteko muskulua tentsioan jarri eta baita gorputz guztia ere eta guzti honek ondorengoak sortzen ditu:
- Hizetako zatiak errepikatzea
- Pausaguneak
- Berba egiterakoan ezeroso sentitzea
- Berba egiterakoan esfortsua egitea
- Luzapenak
- Tentsioa
- Berba egiten hasteko zailtasunak
- Hitza aldatzea geldi daitekeela uste duenean
- Ez erabiltzea (ez, bai, ongi...)
- Klasean parterik ez hartzea eta lotsatiak izatea
RITMOSENSOREA
Guztiok berdinak gara, guztiok barre, negar… egiten dugu, baina zoritxarrez mundu honetan batzuk beste batzuk gehiago.
Totelak ere, sufritzen duten pertsonak dira. Horregatik kontzientziatu gaitezen eta pentsa dezagun ez dela nahiko beraiengatik pena sentitzea. Gure gizartean gizarteratu ditzagun, eta beste pertsonak bezala sentiaraztea lor dezagun. Nahikoa da horrenbeste krudelkeria eta sufrimendu. Ez gara beste inor baino gehiago. Ikus dezagun bideo hau eta jar gaitezen pertsona hauen azalean minutu batzuez., agian horrela zertxobait gehiago ulertzea lortuko dugu.
lunes, 24 de noviembre de 2008
viernes, 21 de noviembre de 2008
Ume ugarik tristuraz kontatzen dute beste umeengandik jasaten dituzten burlak, irakasleek ulertzen ez dituztela eta nota baxuak jartzen dizkietela irakurtzean, toteldu egiten baitute, irakasleek galdetzerakoan izaten duten lotsa erantzuteko denborarik ez uztean...
Sarritan, ohikoa izaten da irakasleak ere gustora ez egotea, haserretzea, triste sentitzea ume totelen aurrean, eta beraz, babestu nahi izatea edo hitzegiteko presa sartzea, bere ordez esaldia bukatzea edo hobeto nola hitzegin esatea.
Hori dela eta, irakasle askok euren buruei galdetzen diete ea nola jokatu behar duten horrelako umeekin gelan, nola tratatu behar dituzten, nola lagun diezaieketen, zer egin behar duten gainontzeko umeek iseka eginez gero edo barre egiten badiete edo klasean irakurri arazten badiete.
Guzti honen jakituria eta irakaslearen ulerkortasuna nahikoa da totela den ume bat gustora sentitzeko.
Horrela, garai zailenetako batean lagunduko genieke.
ZER DA HITZ MOTELTASUNA?
Hitz moteltasuna hitz egitearen jariakortasunaren etenaldia da eta honi tentsio muskularra, beldurra eta estresa batzen zaizkio.
Ezaugarrietako batzuk hauek dira:soinuen, silaben edo hitzen errepikapena, luzatzen eta geldialdiak. Ezaugarri hauek era desberdinetan ager daitezke. Batzuetan umeek berba egiteko esfortsua egiten dute, lotsatu egiten dira, deseroso sentitzen dira, tentsioan jartzen dira, buruarekin mugimenduak edo keinuak egiten dituzte, kliskatu egiten dute edo kopetilun jartzen dira.
ZEIN DA TOTELTASUNAREN KAUSA?
Toteltasuna genetikoa dela esaten da, faktore sozialak, psikologikoak... parte hartzen dutelako. Totelak beste edozein ume bezain jakintsuak edo azkarragoak direla esatea beharrezkoa da.
Bi eta bost urte bitarteko eta lehen hezkuntzako umeen toteltasuna bereizi behar da.
UMEA HAUR HEZKUNTZAN ( bi bost urte)
Toteltasun kasuetako %80-a bi eta bost urte bitarteko umeetan ematen da. Hala ere, ustekabekoa ere izan daiteke. Garai zailenetako bat izaten da umea lenguai trebetasuna garatzen ari direlako. Errepikapenak normalak dira. Ume horiek horrelako hitzak errepikatzen dituzte: ba-baina; ni-niri; no-noiz...
jueves, 20 de noviembre de 2008
Gaia hautatzerako orduan asko pentsatu ondoren, nire blog-a enfokatzeko oso interesgarria den gaia hautatu nuen. Interesgarria ez niretzat bakarrik, baita irakaskuntza munduan sartuta dauden beste guztientzat ere.
Jorratuko dudan gaia “Ume totelak” deiturikoa izango da.
Irakasle izango garen bezala, batek baino gehiagok galdetuko zuen nola irakatsi beharko zitzaiekeen, zer egin kasu berezi horietan eta nola aritu ume ezindu baten aurrean.
Nik gutxienez askotan pentsatzen dut ea zer nolako umeak tokatuko zaizkidan, ezinduak izango diren edota ea lagundu ahal izango ditudan.
Espero dut nire orria irakurtzen duzuenean berau lagungarria izatea eta denen esfortzu eta lanarekin ume hauen bizitza pixka bat hobetzea bai eskolan eta baita gelan bertan ere.