martes, 30 de diciembre de 2008

BUKATZEKO BAKARRIK ESAN:JUSTIZIA SOZIALA HITZ MOTELTASUNARENTZAT


2008. urtean gaude eta gizarteak alde batera utzi behar du ezjakintasuna, eta pentsatu noiz edo noiz denok izan garela umeak eta totelak.


Hitz moteltasunari, errespetua sor zaio. Jende askok pairatzen baitu. Horregaitik, hitz moteltasuna txisteekin elkartzen badugu, gizarteak moteltasuna gutxiesten jarraituko du. Ez du balio batzuk barre egiterik besteak negar egiten duten bitartean.

lunes, 29 de diciembre de 2008

LOGGITA METODOA


Loggita metodo berria, zeinekin toteltasuna gaindi dezaketen 25 egunetan soilik. Munduko lehen metodoa da toteltasuna arin eta erraz garaitu dezakeena, eta emaitza iraunkor eta eraginkorrekin gainera. Lor ezazu mintzamen jariatsu eta toteldu gabekoa soilik 25 egunetan. Toteltasuna ez da inorentzat etorkizuna. Terapia ugari dago munduan, baina bakar bat ere ez Loggita metodoa bezain eraginkorrik.
Bideo honetan ikus dezakegu nola totel batek Loggita metodoaren bitartez toteldu barik hitz egitea lortzen duen 18 egunetan.




martes, 16 de diciembre de 2008

Zer Ospatzen da?


Totela izatea ez da erraza, diskriminazioa, iseka, txisteak... jasan behar dute.

Totelak ezberdinak sentitzen dira.

Bideo honetan Urriak 22 an zer ospatzen den ikus dezakegu, hainbat umeen ahotsak, euren tristurak, euren sentimenduak islatzen dira irudi hauetan.



Hemen Sakatu

http://www.slideshare.net/share/blogspot/668070

lunes, 15 de diciembre de 2008



MOTELTASUNAREN SAILKAPENA


(State Iowa University-ren arabera)














HAUEK ERE TOTELAK ZIREN







Moteltasuna hizkuntza eta kultura guztietan agertzen den defizita da. Ez dago perfil zehatzik

Moteltasunak ez du bereizten famatuagoa edo aberatsagoa zaren ala ez.















Churchill ---- Marilyn ---- Cervantes



http://www.eldiariomontanes.es/prensa/20061021/sociedad/tartamudez-medicos-miran-cerebro_20061021.html


www.dw-world.de/dw/article/0,2144,1747069,00.html-38k-


http://puenteareo1.blogspot.com/2005/11/el-tartamudo-de-lepanto.html


www.tartamudez.info/tartamudez-personas-famosas.html-5k-

domingo, 14 de diciembre de 2008

Totelak

NOLA AURRE EGIN MOTELTASUNARI





Totelak diren pertsonak lotsa eta beldurra gatik ez dira ausartzen jende aurrean hitz egitera.

Bideo honetan ikus dezakegu hori aurre egiteko teknika bat (Speecheasy).


Bideo honetan ume hauek kontatzen digute isekari nola aurre egin eta nola irakatsi besteei moteltasunaren inguruko aspektu desberdinak,hala nola, norberaren esperientzia nola aurre egin


sábado, 29 de noviembre de 2008

NOLA AZALDU BEHAR ZAIE GAIA UMEEI?



Ume totela ez da informazioa ateratzeko erabili behar, izan ere, horrela "totela" jartzen duen txartela ipintzea bezala izango baitzen. Hasteko, guztiak ditugun zailtasunei buruz hitz egin dezakegu, eta denok berdinak garela esan behar zaio hori baita gure mundua aberatsago eta interesanteago egiten duena.



Zailtasun normaletako batzuk hauek dira; ikusmenekoak (betaurrekoak), hortzetako arazoak, entzumenean zaitasunak, hitz egiteko arazoak, eta zailtasun horietatik arantzago joanda, elbarri geratzea dago.



Umearen adina kontuan hartu gomendagarria izango litzateke gai horiei buruz informazioa topatzea gero taldean komentatzeko.



Bakoitzak bezitakoa konta dezake eta ume totelari bere esperientzia kontatzeko aukera eman behar zaio berak nahi badu, gaia denena dela eta umeei toteltasuna beste zailtasunetako batzuen modukoa dela ikusarazi behar zaie.



Guzti hori ahalik eta arinen egin behar da, izan ere, horrela ume totela arinago izango da onartua taldean.



Hitz-moteltasuna ume txikiarengan arin detektatzea oso garrantzitsua da pozik biziko den pertsona heldu bat sortzea nahi dugu, eta ez ume perfektu bat.




UMEEN ADINA KONTUAN HARTUTA AUKERATU BEHARREKO IPUINAK




Bakoitzak arrakala propioak ditugu. Denok gara arrakalez betetako ontziak, eta beti egongo da arrakal horiek erabiltzeko posibilitateren bat emaitz onak jasotzeko.



- Lagunak bitxi arraroak dira

- Ispiluen etxea

- Arrakaldun ontzia


www.educacioninfantil.com/modules.php



NOLA JOKATU TOTELTZEN DUEN UME BATEN AURREAN









- Hitz egiterakoan, erritmo lasaia erabiltzea.Umeari astiro hitz eginez imitaziora joko du eta horrela umeak astiroago hitz egitea lortuko dugu eta bere jariotasuna hobetuko du.


- Adi entzun behar dugu umeak esan nahi diguna, edukiari erantzunez eta ez esateko moduan.



- Hitz egiten digunean kontaktu bisuala mantendu behar da.



- Ez diegu berbak amaitzeko presa sartu behar.



- "Astiroago hitz egin", "ez urduri jarri" eta horrelako komentarioak saihestu behar dira. Izan ere, horrela, urduriago jarriko da eta pentsatuko du hitz egiteko era ebaluatzen ari gatzaizkiola.



- Ez gara zorrotzegiak izan behar toteltzen duten umeekin.



- "Ondo egina", "zorionak", "hobeto hitzegiten ari zara" eta horrelako esaldiak ez dizkiogu egin behar.






NOLA LAGUN DEZAKE IRAKASLEAK





Irakasleek betetzen duten lana oso garrantzitsua da trastornoak aurkitzeko orduan. Umeek ordu asko pasatzen dituzte eskolan eta sarritan, hauek igartzen dute zailtasun hau. Une horretan egin behar dena berba egitea da, etxean zerbait arraroa igartzen duten galdetzea eta horrela familian zerbait gertatzen ari den jakiten dute. Irakasleak esaten die ea ume horri terapeuta aditu batengana joan behar den ala ez. Itxarotea egin daitekeen gauzarik txarrena da, izan ere, ahalik eta arinen esku hartzea da onena, emaitza handiena lortzeko.



Denok dakigu benetan ez dagoela ume berezi horiek tratatzeko errezeta bat. Ume horiek pertsonalitate, beharrizan eta problemak dituzten beste ume batzuk bezalakoak dira. Batzuei asko gustatzen zaie hitz egitea, beste batzuei ez, batzuk arduratu egiten dira eta beste batzuei berriz ez.



Laguntzeko era umeak erakusten digun erosotasun nibelarekin lotuta dago. Kideekin eroso dagoela erakusten badu eta onartuta sentitzen bada, egin behar duguna egoera hori eustea da. Alderantziz, umeak ahots altuan irakurtzerik nahi ez badu eta begietara begiratzerik nahi ez badu, beste estrategia batzuk topatu beharko dira.



Irakaslean papera oso garrantzitsua da, izan ere, besteek gure pausoak jarraituko dituzte.



Umeak bere arazoa dakigula jakin behar du eta laguntza behar izanez gero hor egongo garela. Ahalik eta erarik normalenean zainduko dugu eta terapeutak emandako informazioa kontutan hartuko dugu.

http://www.ttm-espana.com/









jueves, 27 de noviembre de 2008


ESKOLAN NOLA JOKATU








Galderei erantzunez eta klasean altuan irakurriz.


Klasean galderak egiten dituen bitartean, toteltzen duen ikasleari lagun diezaioke, taldean integratu arte, eskua altzatzen duenean bakarrik galdetuz, hitz gutxitan erantzun ditzakeen galderak eginez.



Lehenengo ume totelak erantzutea tentsioa eta kezka saihesteko. Beste ikasleei erantzuteko beharrezko duten denbora erabil dezaketela esatea.



Irakurtzerakoan kideen aurrean deseroso sentitzen bada bakarka deseroso sentitzen den galdetu eta berarekin batera lan egiteko modua adostu, bi pertsonen artean irakurriz (klase guztia) edo nahi duenean eskua altzatzea.





BESTE KIDEEN ISEKA ETA TXISTEEI NOLA AURRE EGIN



Hori arazo larria da ume totelentzat eta hori dela eta horrelako egoera batean nola jokatu jakitea beharrezkoa da, izan ere, egoera honek min handia eta tristura sortzen ditu.



Isekak eta burlak izugarriak izan daitezke ume hauengan bere autoestimua jaitsiaraziz, eskolako errendimendua jaitsiz, baztertuak izanez, deprimituz eta bakarrik sentituz. Guzti honek heldutasunean lagun diezaiekete.



Ondorio horiek hain latzak dira, umeek hizkuntzaren aurka borroka egin arte. Beraz, gehiago totelduko dute euren lotsa hasiz eta toteltzea galarazi nahi izatea.



Irakasleak esperientziak eta isekatuak izatean nola sentitzen diren azaltzeko aukera eman behar die ikasleei. Erresetuari eta ulertzeari buruz hitz egin behar zaie. Arazo ezberdinei buruzko ariketak proposatu behar dizkiete, horien artean, hitz-moteltasuna,edo irakaspen duten ipuinak irakurtzea. Kideen batek isekatzen jarraitzen badu, gurasoei deitu eta hitz-moteltasuna umeentzat problema serioa dela eta burlak kalte larriak eragin diezazkietela azaldu behar zaie. Ez dira zigortu behar, izan ere, horrek ez du ezer konponduko. Erratuta daudela ikusarazi behar zaie eta beste era batera jokatuz lagun dezaketela azaldu.

http://www.ttm-espana.com/


IRAKASLEENTZAT AHOLKUAK






- Hitz-moteltasunak umearen jakiturian eraginik ez duela jakitea, besteak bezala ikas dezaketelako. Ikasleak ez du toteltzea saihetsi behar, modu naturalean totel dezan utzi behar zaio, tentsiorik gabe.

- Toteltzea saihesten badu, bere autoestimua jaitsi egingo da

- Blokea ez dadin ez estimulatzea: hankekin jotzea, atzamarrak kliskatzea, arnasa sakon hartzea...

- Hitz egiteko beharrezko denbora uztea...

- Hitz egiten amai dezan itxaroten gaudela ez sentitzea

- Edukia forma baino gehiago baloratzea

- Hizkuntza ez zuzentzea

- Bere mezua ez oztopatzea, esaten dabilena ez amaitzea

- Kritikatu gabe lasai egotea
- Bere izakerako onena "destakatzea" beste kideengandik

- Taldeko lanetan eta eztabaidetan parte hartzera bultzatzea

- Bere jarrera berbala denbora guztian ez ebaluatzea

- Klasean laguntzea

- Antzezlanetan parte hartzea

- Eskola ospakizunetan parte hartzera bultzatzen baina ez behartzea

- Zerbait irakurtzean aurpegi, arraroak ez jartzea

- Nola lagun diezaiokegun galdetzea

- Onartzea eta maitatzea, ez baita gaixoa.

IRAKASLEENTZAT AHOLKUAK





- Ikasleari entzuten jakitea

- Hitz egiteko denbora ematea eroso egoteko eta nahi duena benetan esan dezan

- Berba egiten duenean ez geldieraztea eta besteek geldiarazten ez ustea

- Banan banan galderak egitea eta beharrezkoak bakarrik

- Bere hizkuntza aldatzea korrika hitz egin ez dezan

- Esaldi labur eta errezak esatea

- "Hasi berriz", "ez apuratu", "hitz egin astiro" ez esatea tentsioa handitzen baitu


Noizbehinka begiratzea joko ez berbalak egitea...





UMEA LEHEN ETA BIGARREN HEZKUNTZAN



Adin honetan errepikapenak egiteaz gain, blokea ez daitezen forma berriak garatzen dituzte. Adibidez, irakurtzera badoa ez du ahots altuan irakurriko, zerbait eskatu behar badute besteen bati aginduko diete eskatzeko, beste umeak bera gehiago geldiarazten badu, ume horrekin hitz egitea saihestuko du...



Adin honetan, umearentzat garrantzitsua da onartuak izatea beste umeen moduan. Toteltzen duen umea taldetik bota dezakete eta ez onartua izan daiteke. Gainera, beste umeen bromei, iseki eta barreei aurre egin behar diete.


Umea lotsatu egiten da eta totela izanagatik ezberdin sentitzen da, horregatik, blokeatzea saihestea nahi izaten du, aurrez esandako sistemak erabilita.


Ume hauek, laguntza behar dute, pribatuan berba egitea eta zu bere irakaslea zarela janinarazte eta baita gelditzen bada ez zaizula axola, nola sentitzen den jakiteko hitz egin diezazula, zer pentsatzen duen eta zer duen gustoko. Horrela, gustora sentituko da eta irakasleak ulertzen duela ikusiko du, izan ere, umearentzat, oso garrantzitsua da onartua sentitzea eta irakasleak ulertzen duela jakitea.


Honek, bere etorkizuna bideratuko du.

www.ttm-espana.com










Irakasleak pazientziarekin entzuten badute, eta modu lasaiean erantzuten badute, kasu gehienetan umeak normaltasuna berreskuratzen du.
Irakasleak maitasuna erakutsi behar du eta txarto egiten dabilela ez dio ikusarazi behar, izan ere, horrela umea gutxi hitzegiten hasiko da, beldurra sentituko du baztertua izateagatik, berbak aldatuko ditu... Lar eskatzen bazaie lortzen den gauza bakarra umeak errepikatzea saihestu nahi izatea eta berba egiteko esfortsua egitea eta berba egiteko muskulua tentsioan jarri eta baita gorputz guztia ere eta guzti honek ondorengoak sortzen ditu:
- Hizetako zatiak errepikatzea
- Pausaguneak
- Berba egiterakoan ezeroso sentitzea
- Berba egiterakoan esfortsua egitea
- Luzapenak
- Tentsioa
- Berba egiten hasteko zailtasunak
- Hitza aldatzea geldi daitekeela uste duenean
- Ez erabiltzea (ez, bai, ongi...)
- Klasean parterik ez hartzea eta lotsatiak izatea



http://www.ttm-espana.com/

RITMOSENSOREA

Guztiok berdinak gara, guztiok barre, negar… egiten dugu, baina zoritxarrez mundu honetan batzuk beste batzuk gehiago.
Totelak ere, sufritzen duten pertsonak dira. Horregatik kontzientziatu gaitezen eta pentsa dezagun ez dela nahiko beraiengatik pena sentitzea. Gure gizartean gizarteratu ditzagun, eta beste pertsonak bezala sentiaraztea lor dezagun. Nahikoa da horrenbeste krudelkeria eta sufrimendu. Ez gara beste inor baino gehiago. Ikus dezagun bideo hau eta jar gaitezen pertsona hauen azalean minutu batzuez., agian horrela zertxobait gehiago ulertzea lortuko dugu.

lunes, 24 de noviembre de 2008

JUSTIZIA SOZIALA HITZ MOTELTASUNARENTZAT



Bideo honek jendeak totelekiko duen jarrerari buruz hausnartaraziko digu.
Bideo honek, totelak gainontzeko pertsonak bezala sentiaraztearen garrantzia adierazten digu eta seme- alabei erakutsi behar diegun hezkuntza errespetuan oinarrituta beti ere.


Bideo honetan ez toteltzeko teknika batzuk ikus ditzakegu.Totelen bizitza hobetzea lortaraziko duten teknikak.


EZ TOTELTZEKO AHOLKUAK


viernes, 21 de noviembre de 2008


Zoritxarrez, ikertuta dago, hitz moteltasuna eskola traumatismoaren kausetako bat dela.


Ume ugarik tristuraz kontatzen dute beste umeengandik jasaten dituzten burlak, irakasleek ulertzen ez dituztela eta nota baxuak jartzen dizkietela irakurtzean, toteldu egiten baitute, irakasleek galdetzerakoan izaten duten lotsa erantzuteko denborarik ez uztean...



Sarritan, ohikoa izaten da irakasleak ere gustora ez egotea, haserretzea, triste sentitzea ume totelen aurrean, eta beraz, babestu nahi izatea edo hitzegiteko presa sartzea, bere ordez esaldia bukatzea edo hobeto nola hitzegin esatea.



Hori dela eta, irakasle askok euren buruei galdetzen diete ea nola jokatu behar duten horrelako umeekin gelan, nola tratatu behar dituzten, nola lagun diezaieketen, zer egin behar duten gainontzeko umeek iseka eginez gero edo barre egiten badiete edo klasean irakurri arazten badiete.



Guzti honen jakituria eta irakaslearen ulerkortasuna nahikoa da totela den ume bat gustora sentitzeko.



Horrela, garai zailenetako batean lagunduko genieke.





ZER DA HITZ MOTELTASUNA?




Hitz moteltasuna hitz egitearen jariakortasunaren etenaldia da eta honi tentsio muskularra, beldurra eta estresa batzen zaizkio.



Ezaugarrietako batzuk hauek dira:soinuen, silaben edo hitzen errepikapena, luzatzen eta geldialdiak. Ezaugarri hauek era desberdinetan ager daitezke. Batzuetan umeek berba egiteko esfortsua egiten dute, lotsatu egiten dira, deseroso sentitzen dira, tentsioan jartzen dira, buruarekin mugimenduak edo keinuak egiten dituzte, kliskatu egiten dute edo kopetilun jartzen dira.






ZEIN DA TOTELTASUNAREN KAUSA?




Toteltasuna genetikoa dela esaten da, faktore sozialak, psikologikoak... parte hartzen dutelako. Totelak beste edozein ume bezain jakintsuak edo azkarragoak direla esatea beharrezkoa da.



Bi eta bost urte bitarteko eta lehen hezkuntzako umeen toteltasuna bereizi behar da.





UMEA HAUR HEZKUNTZAN ( bi bost urte)




Toteltasun kasuetako %80-a bi eta bost urte bitarteko umeetan ematen da. Hala ere, ustekabekoa ere izan daiteke. Garai zailenetako bat izaten da umea lenguai trebetasuna garatzen ari direlako. Errepikapenak normalak dira. Ume horiek horrelako hitzak errepikatzen dituzte: ba-baina; ni-niri; no-noiz...

http://www.ttm-espana.com/










jueves, 20 de noviembre de 2008



HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK



Aupa denoi!
Gaia hautatzerako orduan asko pentsatu ondoren, nire blog-a enfokatzeko oso interesgarria den gaia hautatu nuen. Interesgarria ez niretzat bakarrik, baita irakaskuntza munduan sartuta dauden beste guztientzat ere.
Jorratuko dudan gaia “Ume totelak” deiturikoa izango da.
Irakasle izango garen bezala, batek baino gehiagok galdetuko zuen nola irakatsi beharko zitzaiekeen, zer egin kasu berezi horietan eta nola aritu ume ezindu baten aurrean.
Nik gutxienez askotan pentsatzen dut ea zer nolako umeak tokatuko zaizkidan, ezinduak izango diren edota ea lagundu ahal izango ditudan.
Espero dut nire orria irakurtzen duzuenean berau lagungarria izatea eta denen esfortzu eta lanarekin ume hauen bizitza pixka bat hobetzea bai eskolan eta baita gelan bertan ere.